Zentruaren deskribapen fisikoa




Edificio Urritxe

Institutuak bi eraikin ditu Urritxe eta Zornotza. Azken hau LHko ikastetxearekin konpartituta. 

Urritxe  eraikinean DBH-ko 1. 2. eta 3. mailak, dagozkion  zerbitzu gelak eta Idazkaritza.

Zornotza erakinean, hirugarren solairuan, DBHko 4.mailako gelak, Batxilergoa, gela bereziak,Sail Didaktiko batzuk eta atezaintza daude.

Bi eraikinen artean gimnasio gela eta kirolaldea (frontoi bat barne) daude.

Aipamen historikoa


Urritxe Institutua 1983. Urtean inauguratu zen. Ikastetxe hau udaletxeko ekimen baten ondorioa izan zen, Batxilergoa egiteko zentru publikorik ez zegoelako. Udaletxea zen titulartasuna zeukana Batxilergoko Zentru pribatuen gaineko indarreko araudiaren arabera, lurrak ematen zituena, mantenimenduaz arduratzen zena…eta Hezkuntza Sailak ordea, beharrezko langileak jartzen zituen, eta behar ziren altzairuez edo funtzionamendurako beste edozein materialaz arduratzen zen.

Hasieran, “Urritxe Batxilergo Ikastetxe” izenpean 480 pertsonentzako kapazitatea zeukan. 1997an, Amorebieta-Etxano-ko Udaletxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, gaur egun Zentrua eta eraikuntza dauden lursaila eman zion.

1997ko uztailean, LOGSE-ren aplikazioaren ondorioz Urritxe Institutua eta Lanbide Heziketako Zornotza Ikastetxea fusionatu egin ziren eta Urritxe-Zornotza BHI izen berria hartu zuen. Trantsizio sasoi bat pasatu ondoren 1998-1999 Ikastetxe bakar bezala funtzionatzen hasi zen zuzendaritza bakarrekin eta Ertainetako Sailaren menpe.

Irakaskuntza-jarduera epe honetan DBH eta Batxilergoaz gain, Heziketa Zikloak ere ematen dira.

2002-2003 ikasturtetik 2007-2008ra , Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren menpean egon da.
2003tik 2009ra ISO 9001-2000 Ziurtagiria izan dugu.

2005ean Euskalit-en zilarreko Q saria izan genuen (EFQM ereduaren 400 puntu) . 2005ean Espainiako Irakaskuntzaren Kalitatearen saria jaso genuen.
2008ean Investor in People nazioarteko ziurtagiria jaso genuen.

2008-2009 ikasturtean Urritxe-Zornotza BHI bitan banatu zen: IES Urritxe BHI eta IEFPS Zornotza GLHBI.

2008-2009 ikasturtean eta Urritxe BHI bezala Hezkuntzako KH sisteman sartzea erabaki genuen, hezkuntza zentruetako Kalitatean Kudeaketarako Sistema espezifikoa.

 

Edificio Zornotza